Urtasun eta Urrutia Iak 40-34 irabazi zieten San Miguel eta Juaristiri atzo, Galarretako estelarrean. Hala, udako bolada onari eusten diete bi erremontistek. Urrutiak 18 partidutatik 15 irabazi ditu, eta gainera, Buruz Buruko Torneoko finalista da. Urtasunek, berriz, 15etik 12 irabazi ditu. Juaristi eta San Miguel aurretik hasi ziren, 7-10 arte. Hortik aurrera nagusi izan ziren atzoko irabazleak. Gainerako emaitzak: Urrutia II-Olazar 35/Oñatz-Urko 32; Matxin III-Lizaso 40/Endika-Etxeberria III 22; eta Agirresarobe-Zubizarreta 27/Matxin IV-Aizpurua II 30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!