Tilos 7 pasa herri mailako Pala Txapelketa berria jokatuko da Tilosetan, irailaren 12tik aurrera, eta izen ematea zabalik egongo da, gaurtik aurrera. Helbide honetan eta telefono honetan eman daiteke izena: tilos7pasa@gmail.com eta 607 198 233. Bikoteko 20 euro. Hilabeteko txapelketa izango da, gomaz jokatuko da, eta herritar guztientzat irekia dago. Bi txapelketa izango dira: neskena eta mutilena. Berezitasun bat izango du: 7, pasa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!