Txantxangorriko Sagardo Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik, ostegunetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 26a, 02:00

Txantxangorri elkarteak Sagardo Lehiaketa antolatu du, aurten, 28garren aldiz. Irailaren 16an izango da, ostiralez, 20:00etatik aurrera, elkarteko lorategian. Izena emateko aukera berriz, irailaren 1etik aurrera izango da, hau da, datorren ostegunetik aurrera. Izena emateko epea bazkideentzat bakarrik egongo da zabalik hasieran; irailaren 4ra arte, hain zuzen. Irailaren 5etik aurrera, parte hartu nahi duen edonork izango du apuntatzeko aukera. Gehienez, 156 per­tsonentzako izango da afal­tzeko lekua.
Izena, elkarteko bulegoan eman behar da eta ordainketa momentuan egingo da. Afaltzera doan giltzadun bazkideak, 2 lagun apuntatu ditzake, gehienez.  

Menu ederra, 25 euroan

Sagardo Txapelketako afarirako menu ederra prestatuko dute: arrautza egosia, bakailua bizkaitar erara eta saltsa berdean, bertako saiheskia, Urbasako gazta, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 euro.

Inguruko 15 sagardogile
Txapelketa irabazteko lehi­an, inguruko 15 sagardogile izango dira: Hernanitik, Elo­rrabi, Otsua-enea, Ipa­rra­girre, Itsasburu, Rufino eta Zelaia; Astigarragatik, Petritegi, Bereziartua, He­rrero, Oyarbide eta Lizeaga; Donostiatik, Barkaiztegi; Zu­bietatik, Astiazaran; An­doaindik, Gaztañaga; eta Urnietatik, Eula. Behin txapelketa hasita azaltzen direnek, ez dute puntuaketan parte hartzeko aukerarik izango. Puntuaketari dagokionez, sagardo bakoitza 5 (gutxienez) eta 10 (gehienez) artean puntuatuko da. Sailkapena, txapelketa bu­katzean jakinaraziko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!