UDAKO partidurik onena izan zen asteartekoa, zaletu guztien esanetan. Bizia, peloteatua, berdindua, ikusgarria... dena izan zuen partiduak, eta irabazleak, Uterga doneztebarra, eta nola ez, Urrutia saldiastarra. Urrutia Iaren joak erabaki zuen partidua, eta Buruz Buruko Txapelketan finala zergatik jokatuko duen garbi erakutsi zuen Miel Marik, momentu onetan joku puntu onentsuenean den pelotariak.
Urriza eta Etxeberria IIIa ere bikain
Binakako Txapeldunen kontra irabazi zuten Malerrekako bi pelotariek, eta ez zieten batere erreza jarri Urriza eta Etxeberria IIIak. 40-35, azken emaitza. Hiru tantotik gorako alderik ez zen izan bukaera arte, eta 11 aldiz berdindu zuten partidua.
Gaur ere jaialdia izango da Galarretan, 16:00etan. Estelarrean: Urtasun-Urrutia I/Juaristi-San Miguel.