Lasarte, Azpi eta Gaztelumendi, final gosean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 24a, 02:00

LIZARDI Sariketako bi finalerdi jokatuko dira gaur eta bihar Zarautzen, eta 16 ber­tsolari gazte ariko dira bertan. Tartean, Hernaniko Bertso Eskolako hiru kide: Arnaitz Lasarte, Asier Azpi­roz eta Unai Gaztelumendi. Hiru kideek saio berean kantatuko dute, beste bost ber­tsolarirekin: Aritz Casabal, Mikel Artola, Hodei Irure­ta­goiena, Aitor Urbieta, eta Ho­dei Lopez.

Bigarren finalerdia bihar jokatuko da, eta finala datorren astean. Sei onenak pasako dira bertara: saio bakoi­tzeko lehenengoa, eta besteak puntuazioz. Gaur, Urpekoak elkartean, afalostean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!