Udaran, zazpi aldiz podiumean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 24a, 02:00

Trintxerpeko karrera irabazita hasi zuen udara, eta joan den asteburuan bigarren postua lortu zuen Ergobiko Kross Herrikoiean.

Ibai Alba korrikalari hernaniarrak ez daramaki berriketako udara. Mendi lasterketetan ibiltzeaz gain, kross herrikoietan ere parte har­tzen ari da, eta emaitza bikainak lortu ditu udaran, modalitate horretan. Zazpi aldiz igo da podiumera, uztail eta abuztuan.

Bost aldiz bigarren
Joan den asteburuan ikusi ge­nuen azkeneko aldiz podiumean, Ergobiko Kross Herri­koiean. Hura izan du azken ka­rrera, eta bigarrena iritsi zen helmugara. Aurre­tik, or­dea, beste sei karreratan izan da. Trintxerpen, irabazi egin zuen, uztailaren 17an. Asti­ga­rragan bigarren postua lortu zuen, uztailaren 23an. Billa­bonan ere bigarren, uztailaren 25ean. Oiartzunen, hiru­ga­rren, abuztuaren 3an. Adu­nan, bigarren, abuztuaren 14­an. Eta San Rokeko igoeran ere bigarren, abuztuaren 15­ean. Oraindik, behintzat, ez omen du geratzeko asmorik, eta emaitza on gehiago ekarriko ditu, seguruenera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!