Sagardo probaketa, bazkaria eta jolasak, larunbatean Gurutzetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 25a, 02:00

Ergobiko jaiekin asetu ez zirenek larunbatean Guru­tzeta edo Kabila auzora joan besterik ez dute izango, egun osoko festa antolatu baitute bertan. Hirugarren urtez antolatu dute auzotarrek festa eta gainerako urteetan bezala, girorik ez da faltako.
Goizeko 11:30etan emango diete hasiera jaiei, txalapartari eta txistulariekin. Eguerdiko 12:00etan, berriz, Kabilako sagardotegietako sagardo probaketa izango da, eta ondoren, 14:00etan, bazkari herrikoia trikitixarekin girotuta.
Arratsaldean, haurrek ere izango dute gozatzeko aukera Akelenea jatetxeak eta Gurutzeta sagardotegiak an­tolatutako jolasekin. Jolasak, 18:00etan izango dira. Jai egu­na, zezensuzkoarekin bu­katuko dute, 20:00etan.

EGITARAUA

11:30, Txalaparta eta
txistulariak jaiari hasiera emateko.
12:00, Kabilako
sagardotegietako sagardo probaketa.
14:00, Bazkari herrikoia
trikitixarekin girotuta.
18:00, Haur jolasak.
20:00, Zezensuzkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!