Ikasturte honetan judoa ikasi nahi dutenentzat matrikulazio epea zabalik dago. Klaseak, astelehenean hasiko dira kadete mailatik gorakoentzat. Ordutegiak, matrikulazio orriak eta bestelako informazioa Kiroldegiko bulegoan daude. Txikienek, berriz, irailaren 19an hasiko dute ikasturtea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!