BINAKAKO lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan, baina buruz burukoaren kutsua izango du arratsaldeak. Urrutia Ia ariko da batetik, jadanik buruz buruko finalean dena, Uterga aurrean duela. Kontra, Urriza izango du, larunbatean Ezkurraren kontra finalerdia jokatuko duena, Etxeberria IIIa atzeko koadroetan duela. Ikuskizun ederra, gaurko estelarrerako. Beste partiduak: Urrutia II-Zubiri/Juanmartiñena-Saldias; Agirresarobe-Ion/ Matxin III-Agirrezabala; eta Matxin VI-Urko/ Etxabe II-Barrenetxea IV. Jaialdia, gaur, 16:00etan.
Larunbateko saria (iPad bat) Errenteriara joan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!