Inglesaren Harria, teoriek ‘pitzatua’

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 23a, 02:00

INGLESAREN Harria, Jau­re­gin dago, Galarretatik sartu, eta Lasarte-Oriara bi­de­gu­rutzea hartzen den pun­tuan, errepide ondoan. Itxu­ra de­nez, ofizial ingles baten omenez jarritako ha­rria da. Hareharrizko pla­ka bat da, eta erdiz-erdi pitzatua dago, 1987an kotxe ba­tek jo zuenetik. Harriari buruzko teoriek ere nolabait pitzatzen dute, ordea, harri honen historioa.

Inglesaren izen abizenak, edo Berwicken konkista?
Itxura denez, 1822an, Na­po­leo­nen tropek hildako ofizial ingles baten omenez jarri zuten. Azpian letra batzuk ditu, latinez idatziak, baina ia erabat ezabatuta daude. Batzuk diote, ofizial haren izen-abizenak eta datuak jartzen dituela bertan.

Beste batzuek aldiz, 1719­ko gertaera bat konta­tzen duela diote, Berwick general frantsesak Donostia konkistatu zuenekoa. Maria Mer­ce­des Urtea­gak teoria hori su­ge­ritu zuen, 1992an argitaratutako liburu batean, Gi­puz­koako Historia eta Monu­men­tuzko gidaliburua. Gipuz­koa­ko Foru Aldundiaren web orrian, hauxe dio Berwick ge­ne­ralaren konkistari buruz:
«...Burdinolek ezbeharra jasan zuten XVIII. mendean, Euro­pako berrikuntza teknologikoei aurre egiteko prest ez zeudelako.
»Nazioarteko politikari bu­ruzko arrazoiengatik, Ber­wick-eko du­keak, frantziar mariskalak, Gi­puz­koa inbaditu zuen 1719ko apirilean. Do­nostiak amore eman zuen abuztuaren 1ean. Berwick-ek foruak gordetzea eskaini zien, euskaldunak Gaztelare­kin zituzten mugen aduanak itsasertzera aldatu berri zituztenez atsekabetuta zeudela aprobetxatuz. Ho­rreta­ra­ko negoziaketak hasi zi­tuen hiru euskal entitateekin. Gi­puzkoa, 1719ko abuztuaren 7an Frantziako erregearen agindupean jarri zen; 18an, Donostia, eta 29an Araba. Abuztuaren 11n, Bizkaiak diputatu bat bidaltzeko gonbidapena jaso zuen. Berwick-en aurka agertu zen foru-milizia 5.000 gizonez osatuta zegoen. Gerra -Arocenaren hitzetan- bi nazioetako balidoek eragin zuten eta Gipuzkoa Berwick-ekin ha­rremanetan jarri zen, Gipuzkoa Espainiara itzultzen bazen, In­galaterra eta Frantziak Gipuz­koa­ren foraltasuna errespetatzeko bermea emateko; horrek na­zioarteko diplomazian lehendabizikoz sartzea esan nahi zuen...».


Teoria bat izan edo beste, harri misteriotsu horrek bere sekretua txintxo gordeko du, bera baita gertatu zenaren testigu bakarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!