Chillida Leku museoko ateek itxita jarraitzen badute ere, Argazki Lehiaketa bat antolatu dute udan zehar: Udara bat Eduardo Chillidarekin. Lehiaketa, uztailean jarri zen martxan eta irailaren 15era arte izango da argazkiak bidaltzeko aukera.
Lehiaketa honetan sarituko dira, Eduardo Chillidaren obra baten ondoan ateratako argazkirik onenak. Munduko edozein lekutan ateratakoak izan daitezke. Parte hartzaileek, 18 urtetik gora izan beharko dute. Argazkiak, internetez bidali behar dira, helbide honetara: prensa@museochillidaleku.com.
Hiru kategoria
Argazki Lehiaketak hiru kategoria izango ditu: argazkirik originalena; argazkiarekin batera, istoriorik onena daukana; eta Chillida Leku museotik urrutien dagoen Chillidaren obra biltzen duena. Aurkezten diren argazki guztiek hartuko dute parte hiru kategorietan.
Bi argazki, gehienez
Pertsona bakoitzak, gehienez, bi argazki bidaltzeko aukera izango du. Argazkiek, gutxienez, 200 pixeletako erresoluzioa izan beharko dute eta beraiekin batera egilearen datuak bidali beharko dira: izen-abizenak, adina, NA zenbakia, telefonoa... Horrez gain, argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko du eta argazkiaren deskribapen bat bidali beharko da, noiz eta non egina izan den azaltzearekin batera. Gehienez, 20 lerro.
Narru jatetxean,
bazkari edo afaria
Sarituen izenak irailaren 16an jakinaraziko dituzte www.museochillidaleku.com helbidean. Irabazleek, museoan bisita bat, sariak eta Donostiako Narru jatetxean bi pertsonentzako bazkari edo afaria irabaziko dute.
Informazio gehiago: www.museochillidaleku.com.