Idi proba, goiz eta arratsalde, Ergobiko jaietako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 22a, 02:00

Ergobiko jaiak gaur bukatuko dira eta azken egunean, Idi probako XLVII. Ergobia Saria izango da jokoan. Aurten, lehenengo aldiz, egun bakarrean, goiz eta arra­tsalde jokatuko da Er­go­bia Saria. Lasarteko Telleria, Aiako Izeta, Urnie­tako In­txar­buru eta Igeldoko Olasa­gastiren idi parea neurtuko dira. Lehenengo txanda 12:00etan izango da eta bigarrena 18:00etan. Jokoan: saria, mantak eta dirua.
Idi probaz gain, bazkaria ere izango da Estanco tabernan, 14:30etan. Eta ondoren, txaranga. Jaiak agurtzeko, ikuskizun paregabea eskainiko dute auzotar guztiek Eragin Stac-ek lagunduta. Gaueko 00:00etan izango da.
Bestalde, atzo, Sagardo Lehiaketa izan zen eta Alo­rrenea sagardotegiak irabazi zuen. Bigarrena, Irigoien izan zen eta hirugarrena Guru­tzeta. 11 sagardotegitako sa­gar­doek hartu zuten parte.

‘Señorita Maritxu’ren
ikasleek, bazkaria

Maria Lejarraga Arza Seño­rita Maritxurekin Ergobiko eskolan ibilitako ikasle ohiek bazkaria egiten dute bi urtetik behin, eta atzo izan zuten hitzordua. 53 lagun elkartu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!