Lasarte, Azpiroz eta Gaztelumendi, Lizardi Sariketako finalerdian, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 25a, 02:00

Lizardi Sariketako finalerdia jokatuko da gaur, Zarautzen, eta bertan izango dira Hernaniko Bertso Eskolako hiru kide: Arnaitz Lasarte, Asier Azpi­roz eta Unai Gaztelumendi. Hiru kideek saio berean kantatuko dute, beste bost ber­tsolarirekin: Aritz Casabal, Mikel Artola, Hodei Irure­ta­goiena, Aitor Urbieta, eta Ho­dei Lopez. Bihar bigarren finalerdia jokatuko da eta finala irailaren 2an. Sei onenak pasako dira bertara: saio bakoi­tzeko lehenengoa, eta besteak puntuazioz. Guztira, 16 ber­tsolari gaztek hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!