Egun pasa San Vicente de la Sonsierran, Toloño azpian bazkalduz

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 24a, 02:00

Errioxara joango dira irailean Osiñagako auzotarrak. Irailaren 4an egingo dute irteera, eta egun guztiko bixita daukate prestatua, San Vicente de la Sonsierra herrian. Bertako gaztelua ikusi, eta Toloño mendi azpian dagoen auzo batean egingo dute bazkaria, Rivas de Tereson. Apuntatu nahi duenak auzo elkarteko norbaitekin hitz egin behar du, abuztuaren 28a baino lehenago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!