Osiñagako auzo elkarteak, irteera antolatu du Errioxara, irailaren 4an, eta izena igandea baino lehenago eman behar da. Batzordeko kideren batekin hitz egin behar da. San Vicente de la Sonsierra bisitatuko dute, herria bera eta bertan dagoen gaztelua. Ondoren, bertako auzo batean, Toloño mendi azpian dagoen Rivas de Tereson bazkalduko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!