Abuztuko azken asteburua dugu aste honetakoa eta ezin hilabetea Portuko jairik gabe agurtu. San Joan Txiki prest dago ostiraletik igandera Portuko baztarrak festa giroz betetzeko. Ostiralean, 12:00etan hasiko dira festak suzirien jaurtiketarekin eta egun osoan zehar izango dira, haurrentzako puzgarri eta jolasak, Lorontzi Lehiaketa, Tute Txapelketa, sardin jatea eta kontzertuak.
Larunbatean, berriz, Portuko jaietako ekitaldirik jendetsuena izaten den Asto Karrera izango da, aurten 60garren aldiz. Horrez gain, Txan Magoak magiaz beteko du gaua.
Eta igandean, bertsoak entzunaz, 12 sagardotegitako sagardoa probatzeko aukera izango da. Horrez gain, herri bazkaria, musika, dantza eta suziriak ez dira faltako, azken egunean.
EGITARAUA:
Abuztuak 26, ostirala:
10:00, Marrazki eta Pintura Lehiaketa.
11:00-13:30, Haurren parking-a:
- Puzgarriak.
- Ohe elastikoak.
- Parke txikia.
- Olla.
12:00, Jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera.
13:00, Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, Haurren Parking-a.
17:00, Haur jokoak:
- Zaku karrerak.
- Aulki jokoa.
- Lokotxak.
- Ura eta irinaren jokoa...
18:00, Lorontzi Lehiaketa.
19:00, Tute Txapelketa Pedro Mari tabernan.
20:30, XXI. Sardin jate herrikoia.
23:00, Kontzertu ikaragarria:
- Pandemia.
- Sindrome de Parker.
- Met Heav.
Abuztuak 27, larunbata:
08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
08:30, Baratxuri-zopa goiztiarrentzat.
11:30, Haur jokoak:
- Zaku karrerak.
- Aulki jokoa.
- Lokotxak.
- Ura eta irinaren jokoa...
13:00, Zinta lasterketa opariekin.
Jarraian, Karabina Txapelketa.
16:00, Mus Txapelketa Shangay tabernan.
Ordu berean, Umeentzat tailerrak.
18:00, LX. Asto Lasterketa.
19:00, Patxin eta Potxin pailazoak.
Jarraian, Denak afaltzera.
00:00, Txan magoaren magia eta ikuskizun zoragarria.
01:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Abuztuak 28, igandea:
08:00, Egunsentia, suzirien
jaurtiketarekin.
08:30, Txokolatada goiztiarrentzat.
09:30, Diana txistulariekin.
11:00, Meza auzoko hildakoen alde.
11:30, Pelota partidu interesgarria: Paul Ojuel (auzoko txapelduna) eta Unai Alvarez, aurrez aurre.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo Probaketa, Oihane, Itxaso eta Maialen trikitilariek alaituta. Sagardotegiak: Altzueta, Artola, Oialume-Zar, Olaizola, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Eula, Iparragirre, Itsasburu, Otsua-enea eta Rufino.
13:00, XXXVII. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30, Bazkaria.
18:00, Funky eta Batuka dantzen
erakustaldia Hernaniko Ainara dantza eskolaren eskutik.
19:00, Motozerrarekin egindako
eskulanen erakustaldia.
Jarraian, Laket taldearekin dantzaldia.
00:00, Jaien amaiera Laket taldearekin eta zezensuzkoa eta azken traka.