Asier Azpiroz finalera, gazteen Lizardi Sarian

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 28a, 02:00

Hernaniko Bertso Eskolako kide bat izango da aurtengo Lizardi Sariketako finalean, Zarautzen. Asier Azpiroz zubi­etarrak joan den ostegunean irabazi egin zuten finalerdietako saioa, dezenteko aldearekin, eta zuzenean sailkatu zen finalera. Beste finalistak: Hodei Barroso, Aitor Urbieta, Oier Aizpurua, Beñat Iguaran eta Arrate Illaro. Finala, irailaren 2an, 22:00etan, Zarauzko Zinema frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!