Bi atzelari onenak, finalerako pasearen bila, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 20a, 02:00

Erremonte zale guztiak partidu honen zain ziren urte guztian: San Miguel eta Urrutia I, momentuko bi atze­lari onenak, aurrez aurre izango dira gaur Ga­la­rretan. Eta helburua: Buruz Buruko Ku­txa Torneoko fi­na­lerako pasea lortzea. Bi erremontistak lehenengo al­diz lehiatuko dira buruz buruko partidu batean, zaletuen gozamenerako.

Gainera, San Miguelen torneoko estreinako partidua izango da eta Urrutia­rentzat beste atzelari baten aurka jo­katzen duen lehenengoa, orain arte hiru aurrelariren aurka jokatu baitu txapelketan. Urrutiak herenegun Urri­zaren aurka erakutsitako jokoa dela eta, saldiastarra da fabo­rito.

Galarretan, 16:00etan jokatuko den jaialdiko bigarren partidua izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!