Osiñagako Auzo Elkarteak, urtero bezala, irteera antolatu du irailerako. Irteera irailaren 4ean izango da eta aurten, Errioxara joango dira. San Vicente de la Sonsierra bisitatuko dute. Herria bera eta bertan dagoen gaztelua ikusteko aukera izango dute. Ondoren, bertako auzo batean, Toloño mendi azpian dagoen Rivas de Tereson bazkalduko dute. Auzo elkartetik jakinarazi dutenez, izena emateko, batzordeko kideren batekin hitz egin behar da abuztuaren 28a baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!