Hernanira, udaran bi hilabete pasatzera etorri diren 6 haur sahararrak abuztuaren 23an itzuliko dira Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetara eta abuztuaren 12an agur festa egin zitzaien. Hernaniko Saharar herriaren aldeko taldeak eta harrera familiek, agur festa horretan jaso zuten babesa eta partaidetza eskertu nahi dute.
Eta gaineratu dute: «Baita ere eskertu nahi dugu, Hernaniko Udalaren ezinbesteko partaidetza eta babesa eta agur festa hau antolatzerakoan pertsona eta enpresa hauen laguntza desinteresatua: Adarraga Gozotegia, BM supermerkatua, Guregas-Miramon Gasolindegia, Alberro, Oialume-Zahar, Iparragirre, Itxas-Buru, Rufino eta Elutxeta Sagardotegiak, Dorronsoro eta Peña Okindegiak, Elur-Txori Elkartea, Itziar Iturri, Itziar Fernandez, Ekaitz Zubelzu, Julen Arregi eta nola ez, Nagore Arraras, Maialen Torres eta gure lagun sahararra den Rachid Salem. Mila esker denoi eta elkartasunezko besarkada handi bat».
Horrez gain, Hernanin udara pasa duten 6 haur sahararrei eta gainontzeko saharar guztiei desio diete, «datorren udara Mendebaldeko Sahara libre batean igarotzea».
Saharako banderak eskutan
Sahararen aldeko manifestazioa izango da gaur, 13:00etan Donostiako Ondarreta hondartzatik abiatuta eta Hernaniko familietan eta beste hainbat euskal familietan, udako oporrak pasatzera etorri diren haur sahararrek parte hartzeko dei egin dute, Saharako banderak eskutan.