Umore onean agurtu dituzte Amabirjinak, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 19a, 02:00

Amabirjin jaiek eman du­te aurtengoz berea Goi­zue­tan. Sei egunez, herria festa giroan ibili ostean, atzo agurtu zituzten jaiak. Eta umore onean agurtu ere. Umore-Ona Peñaren Eguna izan zen atzo eta peñaren bazkari eta kalejirak jarri zuen saltsa, beste behin ere: txuriz jantzita, alkandora berdeak soinean eta elkarren artean lotuta kaleetan barrena... Bukaera ofiziala 00:00e­tan eman zitzaien Amabir­jinei, baina festak berandura arte jarraitu zuen Haitzama taldearen dantzaldiarekin eta gaztetxeko kontzertuekin, Marianitoz blai eta Galduak taldeen eskutik.

Bestalde, herenegun bi pelota partidu jokatu ziren eta honakoak izan ziren emai­tzak: Barandiaran 22­/Aiz­­­­pitarte 18; eta Apeze­txea-L. Galarza 22/Mendizabal III-Peñagarikano 13.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!