Oporrak Bakean programaren barruan, Hernaniko familietan eta beste hainbat euskal familietan, udako oporrak pasatzera etorri dira Saharako zeinbait haur. Haur horiek, dei egin dute bihar Donostian egingo den manifestaziora joateko. Donostiako Ondarreta hondartzan da hitzordua 13:00etan. Bertatik, hondartza guztia zeharkatuz, Kontxara joango dira eta udaletxeko terrazan bukatuko dute. Saharako banderak eramateko eskaera berezia egin dute: «Gure lurralde okupatuan gure bandera jartzea ezinezkoa denez, ekar ezazue guztiok bandera bana eta bete ditzagun Donostiako hondartzak gorri, zuri, beltz eta berde kolorez».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!