Iker Lujanbiok 10garren bukatu zuen Arteixoko autokrossa eta emaitza ona izan da txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 19a, 02:00

Espainiako Autokross Txapelketako hurrengo proba eta azkena, Miranda de Ebron (Burgos) izango da irailaren 17 eta 18an.

Joan den asteburuan, Es­pai­niako Autokross Txapel­ke­tako 5garren proba puntuagarria jokatu zen: Artei­xoko autokrossa, La Catedral del Autocross izenez ezagutua. Bertan, Iker Lujanbio hernaniarrak 10garren bukatu zuen eta oso emaitza ona lortu du txapelketari begira.

Larunbatean, zorte txarra

Larunbat arratsaldean entrenamenduak izan ziren eta Lu­janbiok ez zuen zorterik izan. Hiru buelta bakarrik zerazkila, gurpila pintxatu zitzaion eta ezin izan zuen denbora onik egin. 60 kar­tkrossetatik, 36ga­rrena egin zuen. Ondori­oz, aurreneko mangan oso atzean atera zen. 60 kotxeak lau mangatan banatzen dituzte eta Lujanbiok, bere mangan, 12garren bukatu zuen.

Igandean, eguraldi txarra eta saio bikaina

Igandean bigarren sailkapen manga izan zen eta bertan, larunbatean baino hobeto ibili zen hernaniarra: 8garren bukatu zuen. Larunbateko eta igandeko emaitzak kontuan hartuta, aurreneko repeskan juxtu-juxtu sartu zen Lujanbio, baina erraz irabaztea lortu zuen. Izan ere, larunbateko beroaren eraginez, izugarrizko euri jasa botatzen hasi zen igandean eta Iker Lujanbio izan zen takodun kubiertak montatu zituen bakarra. Lehenengo repeskatik, aurreneko hirurak pasa ziren bigarren repeskara eta bertan, bigarren gelditu zen hernaniarra. Bigarren repeskako aurreneko hirurak finalera pasa ziren eta finala jokatu zuten 15 kotxetatik, 10garrena izan zen Lujanbio.
Hurrengo proba eta aurtengoz azkenekoa, Miranda de Ebron (Burgos) izango da irailaren 17 eta 18an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!