«Altxor kaxa eta bere askarekin», Ergobiko jaiak iritsi dira!

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 19a, 02:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira festak Ergobiko himnoa abestuz eta txotx eginez. Ondoren izango dira: kross herrikoia, batukada, oilasko jatea, zezensuzkoa eta kuadrilen arteko jokoak.

«Aupa Ergobia! bere neska eta festa ederrekin/ altxor kaxa, bere plazan eta bere askarekin/ Aupa Ergobia! gure pozan iturria zu zara/ Aupa Ergobia! Beti Ergo­bia! beti beti aurrera/ Beti Ergo­bia! Beti Ergobia! traka, traka, tra ka tra», Ergobiko himnoa abestuz, halaxe hasiko dituzte gaur festak. Arratsaldeko 18:00etan izango da hori eta sagardo eta euskal produktuak ez dira faltako.

Ondoren, 19:00etan, kross herrikoia izango da, auzoan zehar (10km). Izena emateko aukera izango da bertan. Arra­tsaldea girotzen, berriz, Ba­tu­kada taldea ibiliko da bere dantza eta doinuekin. Hain­bes­­­te dantza saioren os­te­an, jendea gosetuta izango da eta oilasko jatea antolatu dute Bei­za­ma tabernan, 21:30e­tan. Txar­­telak Estancon eta Beiza­man erosi daitezke. Eguna, zezensuzko eta kua­dri­len arteko jokoekin bukatuko dute.

Haurrentzako jolasak bihar, trontza desafioa igandean eta idi-proba astelehenean
Ergobiko jaiak astelehenera arte luzatuko dira eta bihar, batez ere, haurrak izango dira protagonista. Jolaska, puzgarriak, pailazoak eta txokolatada izango dituzte.

Igandean, berriz, Sagardo Lehiaketa eta herri kirolak izango dira nagusi. Bertan, Ergobia eta Astigarraga aurrez aurre izango dira trontzan.
Eta astelehenean, goiz eta arratsalde, beti jen­­detza biltzen duen idi-proba. Telleria, Ize­ta, Intxaurburu eta Olasa­gas­tiren idi parea neurtuko dira.


EGITARAUA

Abuztuak 19, ostirala:
  • 18:00, Jaiei hasiera, Ergobiko ereserkia abestuz. Bertan izango dira ‘aska, hondasun kaxa eta kupela’ eta txotxari laguntzeko ez dira faltako euskal produktuen postuak plazan.
  • 19:00, IV. Kross herrikoia (IX Bernardo Arzallusen oroimena). 10km-ko lasterketa auzoan. Izena emateko aukera, bertan. Txapelak emango dira lehenengo gizon emakumeentzat eta herriko onenarentzat kopa. Txipak gaur emango dira eta bukaeran jasoko dira.
  • 20:30, Batukada taldea plazan. Afariaren ondoren, jarraipena.
  • 21:30, Oilasko jatea Beizama tabernan (txartelak, Estancon eta Beizaman).
  • 23:30, Zezensuzkoa.
  • 00:00, Koadrilen arteko jokoak. Saroal eta ezustekoak izango dira.

Abuztuak 20, larunbata:
  • 11:00, Haur jolasak. Puzgarriak, opari eta sari ugari.
  • 13:00, Triki-poteoa.
  • 14:30, Bazkari herrikoia. Bezperatik plazan ‘burruntzi’ erara prestatzen ariko diren txekorra jateko aukera izango da. (Txartelak salgai, Beizama, Estanco, Ikatza, Ekaitz eta Zipotzan).
  • 18:00, Toka Juankitenea plaza berrian. Aldi berean, pailazoak betiko plazan.
  • 19:30, Txokolate eta txurroak.
  • 20:00, Astelehenean parte hartuko duten idien pisaketa, plazan.
  • 23:30, Zezensuzkoa.
  • 00:00, Rock festa plazan, DJ Bullekin.
Abuztuak 21, igandea:
  • 10:30, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez.
  • 11:30, 50. Sagardo Lehiaketa.
  • 18:00, Herri kirolak. Momentuko harri jasotzaile onenen erakusketa:
                           - Iñaki eta Inaxio Perurena aita-semeak.
                           - Joxeramon, Jexuxmari eta Hodei Izeta.
                           - Aimar Irigoyen.
                           - Urdax Magunazelaia.
  • 20:00, Ergobia eta Astigarraga aurrez aurre, trontzan.
  • 23:00, Animalia eta gizonaren arteko desafioa 900 kg-ko harriarekin. Paolla­ren zaldia, Oiartzungo Aiztondo Oarso taldeko 9 lagunen aurka. Probaren baldintza eta apustuak bertan jakingo dira.
Abuztuak 22, astelehena:
  • 12:00, Idi-Proba. 47garren Ergobia Saria. Lehenengo txanda honetan, bi parte hartzaile aterako dira. Aurtengo gonbidatuak:
                      - Lasarteko Telleria
                      - Aiako Izeta.
                      - Urnietako Intxarburu.
                      - Igeldoko Olasagasti.
  • 14:30, Estanco tabernan bazkaria (txartelak, Beizama eta Estancon).
  • 17:00, Txaranga.
  • 18:00, Idi-proben bigarren txanda honetan, beste bi parte hartzaileak aterako dira.
  • 00:00, Jaien amaiera Eragin Stac-ekin ikuskizun paregabea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!