Umore-Ona Peñaren Egunarekin agurtuko dituzte festak gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 18a, 02:00

Amabirjin jaiak gaur bu­ka­­tuko dira Goizuetan, he­rria txuri-berdez jantzita de­la. Izan ere, Ezkondu eta Umo­re-Ona Peñaren Eguna da gaur. Eta gaurko protagonista na­gusia Umore-Ona Peña izaki, eguneko ekitaldi nagusiak peñaren bazkaria eta kalejira izango dira. De­na dela, pelota partidu erakargarriak ere izango dira eguerdi partean. Arratsal­de­an, berriz, zezenak. Eta gau­al­dean, dantzaldia eta kon­tzertuak, besteak beste.
Bestalde, atzo Goizueta­ko XII. Sagardo Eguna izan zen eta Astigarragako Oiar­bi­de sagardotegiak jaso zu­en lehenengo saria, 15 sa­gar­doren ar­tean. Hasieran, Alo­rre­nea­­re­kin berdindu zuen Oiarbi­dek eta epaimahaiak bes­te pro­ba­keta bat egin behar izan zuen irabazlea erabaki­tzeko. Atzo­koan, 400 baso saldu ziren.

EGITARAUA
12:30, Bi pelota partidu:
- 4 eta erdian, lehenengo mailako afizionatuak: Juanenea (Saldias)/Santxo (Usurbil).
- Afizionatuak Goizueta/Arano: Narbarte (Goizueta)-Zabaleta (Goizueta)/Uitzi (Arano)-Lizeaga (Hernani).
Ondoren, Igandea txaranga.
15:00, Umore-Ona Peñaren bazkaria.
17:00ak aldera, Peñaren kalejira.
Ondoren, Lasturgo zezenak.
Ondoren, Dantzaldia Haitzama
taldearekin.
00:00, Amabirjinei bukaera,
udaletxe aurrean.
Ondoren, Dantzaldia Haitzamarekin.
Ondoren, Igandea txaranga.
00:30, Kontzertua gaztetxean.

AUTOBUSAK, 18 eta 19:
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00.
Hernanitik: 12:00 eta 19:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!