Meza, txistu, dantza eta bazkari herrikoiarekin ospatu zuten San Roke, Aranon eta Santiomendin

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 18a, 02:00

Beste urtebetez, Aranon eta Santiomendin San Roke Egu­na ospatu zuten asteartean. Ohi bezala, mezarekin hasi zuten eguna, bai Aranon eta baita Santiomendin ere. Aur­ten ere, bertako eta inguruko herrietako herritar ugari gerturatu da Aranoko San Roke ermitara eta Santiomendiko ermitara.

Txistulariak, pelota eta
bazkaria, Aranon; dantzariak eta arkumea, Santiomendin

Aranon txistulariek protago­nis­mo berezia izaten dute eta aurten ere ez dute hutsik egin. Euren doinuekin, ermitarako bidean lagundu zieten bertaratutakoei eta baita mezaren os­tean ere, besteak beste. On­do­ren, pelota partidua jokatu zen Hernaniko pelotarien ar­tean: Oier Gar­cia-Iñigo Urki­zu 22/­Julen Etxenike-Jon Etxe­­goi­en 11. Ohiko bazkari herrikoia ere egin zuten Kontze­ju­pen eta 40tik gora lagun elkartu ziren. Giro ederrean bukatu zuten eguna, Agur Jaunak abestuz.
Santiomendin, berriz, me­zaren ostean Astigar dantza taldeak emanaldia eskaini zuen, aurten 36garren aldiz. Ondoren, trikitilariek girotu zuten hamaiketakoa. Eta bazkaltzeko, arkume jana antolatu zuten. 125 lagun bildu ziren herri bazkarian eta norberak etxetik eramandako bazkariarekin, beste 40 bat ere gerturatu ziren. 10 arkume erre zituzten eta festa gau partera arte luzatu zenez, erromeria tarteko, bazkaltzen sobratutakoa, afal­tzeko aprobetxatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!