Urtero bezala, ikasturte honetan ere ikastaroak izango dira Biteri kultur etxean. Ikastaro eskaintza zabala antolatu da aurten ere, adin ezberdinetako herritarrei zuzenduta eta ordutegi ezberdinetara egokituta.
Haurrentzako 2 ikastaro izango dira: antzerkia eta pintura marrazketa. Helduentzat berriz, 14 ikastaro: antzerkia, argazkigintza digitala, dantza garaikidea, dantza latinoak, egur taila, eskulanak, funkya, komikiak, laburmetraiak, txotxongiloak, taichi-chikung, yoga, zeramika eta pintura.
Ikastaro laburrak egiteko aukera ere izango dute helduek: beirarekin egindako lanak, bisuteria-abalorioak eta sendabelarrak.
Aurrematrikula egiteko epea, irailaren 1etik 6ra izango da. Goizez, 09:00etatik 13:00etara eman ahalko da izena, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroan izena eman dutenak, dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko dira plazak. Zozketa irailaren 7an egingo litzateke 12:00etan, Biterin. Matrikulatzeko epea, berriz, irailaren 8tik 14ra izango da (biak barne). Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak, kurtsoarekin batera, urriaren 1ean hasiko dira.
Bestalde, aurreko urteetan egin bezala, ikasturte honetan ere, haurrentzako tailerrak egingo dira auzoetan. 5-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango dira eta izena, irailaren 12tik 16ra eman beharko da elkarteetako bulegoetan.
Hizkuntza eta ordainketa
Euskeraz eskainiko diren ikastaroetan parte hartzeko, ezinbestekoa da gutxieneko ulermen maila izatea. Hizkuntza zehaztua ez duten ikastaroak, ikasleen euskera mailaren arabera emango dira.
Kuotaren ordainketa banku bidez egingo da eta beharrezkoa izango da kontu korrontearen zenbakia (20 digitu) eta NAren zenbakia aurkeztea.
2011-2012 ikasturteko Biteriko ikastaroak:
Haurrentzako ekintzak
Antzerkia, 9-12 urte euskeraz:
Urriak 1-maiatzak 26, larunbatetan, 10:00-12:00. Bertakoek 69 euro;
kanpokoek 89 euro.
Pintura marrazketa,
6-8 urte euskeraz:
Urriak 4-maiatzak 31, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 102 euro; kanpokoek 132 euro.
Pintura marrazketa,
9-12 urte euskeraz:
Urriak 3-maiatzak 30, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 102 euro; kanpokoek 132 euro.
Helduentzako ekintzak
Antzerkia:
Urriak 1-ekainak 16, larunbatetan, 10:00-12:30. Bertakoek 132 euro; kanpokoek 174 euro.
Antzerkia, 13 urtetik
gorako gaztetxoentzat euskeraz:
Urriak 7-ekainak 15, ostiraletan, 17:00-19:00. Bertakoek 69 euro;
kanpokoek 89 euro.
Argazkigintza digitala euskeraz:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta astezkenetan, 19:00-20:30. Bertakoek 211 euro; kanpokoek 275 euro.
Dantza garaikidea:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Dantza garaikidea,
sakontzea euskeraz:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Dantza garaikidea, hastapena:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Dantza latinoak, hastapena:
Urriak 7-ekainak 15, ostiraletan, 19:00-21:00. Bertakoek 104 euro; kanpokoek 138 euro.
Dantza latinoak, hastapena euskeraz:
Urriak 6-ekainak 21, ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 104 euro; kanpokoek 138 euro.
Dantza latinoak, sakontzea:
Urriak 4-ekainak 19, asteartetan, 19:00-21:00. Bertakoek 104 euro; kanpokoek 138 euro.
Egur taila:
Urriak 3-ekainak 18, astelehenetan, 09:30-12:00. Bertakoek 132 euro;
kanpokoek 174 euro.
Egur taila, euskeraz:
Urriak 4-ekainak 19, asteartetan, 18:00-20:30. Bertakoek 132 euro;
kanpokoek 174 euro.
Egur taila:
Urriak 6-ekainak 21, ostegunetan, 18:00-20:30. Bertakoek 132 euro; kanpokoek 174 euro.
Eskulanak:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Funky, 16 urtetik gora euskereaz:
Urriak 6-ekainak 14, ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 77 euro;
kanpokoek 101 euro.
Komikiak, euskeraz:
Urriak 5-ekainak 20, asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 104 euro; kanpokoek 138 euro.
Laburmetraiak:
Urriak 7-ekainak 15, ostiraletan, 18:00-21:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Marionetak-txotxongiloak- goma espumako panpinak, euskeraz:
Urriak 3-ekainak 18, astelehenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 104 euro; kanpokoek 138 euro.
Taichi-chikung, hastapena:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Taichi-chikung, sakontzea:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Taichi-chikung:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Yoga, sakontzea:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Yoga, hastapena euskeraz:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 19:30-21:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Yoga, sakontzea euskeraz:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Yoga, hastapena:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30. Bertakoek 158 euro; kanpokoek 209 euro.
Zeramika:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 211 euro; kanpokoek 275 euro.
Pintura, sakontzea:
Urriak 3-ekainak 20, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 211 euro; kanpokoek 275 euro.
Pintura, hastapena euskeraz:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta
ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 211 euro; kanpokoek 275 euro.
Pintura:
Urriak 4-ekainak 21, astearte eta
ostegunetan, 10:00-12:00. Bertakoek 211 euro; kanpokoek 275 euro.
Helduentzat ikastaro laburrak
Beirarekin egindako lanak:
Urriak 18-abenduak 20, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 48 euro; kanpokoek 61 euro.
Bisuteria-abalorioak, euskeraz:
Urtarrilak 12-ekainak 7, ostegunetan, 19:00-20:30. Bertakoek 48 euro;
kanpokoek 61 euro.
Bisuteria-abalorioak
Urtarrilak 10-ekainak 5, asteartetan, 19:00-20:30. Bertakoek 48 euro;
kanpokoek 61 euro.
Sendabelarrak, euskeraz
Otsailak 28-apirilak 26, astearte eta ostegunetan, 18:00-20:00. Bertakoek 48 euro; kanpokoek 61 euro.