Sagardo probaketa eta profesionalen arteko pelota partiduak, gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 17a, 02:00

Sagardo Eguna dute gaur Goizuetan, festetako azken aurreko egunean. Gipuzkoa­ko eta Nafarroako sagardogile onenen sagardoa probatzeko aukera izango da plazan. Hori eguerdiko 12:00e­ta­tik aurrera izango da eta aurretik, 11:30etan, Toka Txapelketa izango da heldu eta haurren­tzat. Arratsalde partean, Mus Txapelketa izango da Iskibi kanpinean, eta ondoren, Las­turgo ganadutegiko zezenak.

Pelotari profesionalen
partiduak eta Astigarraga eta Hernani, aurrez aurre

Gaurko eguneko ekitaldirik garrantzitsuenak, sagardo probaketaz gain, pelota partiduak izango dira. Alde batetik, afizionatuetan, Baran­dia­ran (Astigarraga) eta Aizpi­tarte (Hernani) neurtuko dira 4 eta erdian eta bestetik, Aspe enpresako pelotari profesionalen arteko partiduak jokatuko dira. 19:30etan izango da hori. Eguna, dantzaldiarekin bukatuko da, Bide Batez taldearen eskutik.
Bestalde, atzoko ekitaldirik jendetsuena, batez ere, Umore-Ona dantza taldearen emanaldia izan zen. Beste behin ere, plaza bete zen.

EGITARAUA
11:30 Toka Txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00 Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo prbaketa plazan.
16:00 VIII. Mus Txapelketa Iskibin.
18:00 Lasturgo zezenak.
19:30 Pelota partiduak:
- 4 eta erdiaren barrenean: Barandiaran (Astigarraga)/Aizpitarte (Hernani).
- Aspe enpresako pelotari profesionalak.
22:00-02:00 Dantzaldia Bide Batez taldearekin.

AUTOBUSAK, 17, 18 eta 19:
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00.
Hernanitik: 12:00 eta 19:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!