Ojuelek 5garren txapela lortu du, Burlatan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 17a, 02:00

Paul Ojuel pelotari hernaniarrak Azanza bikote nafarrarekin, Burlatako Torneoa irabaztea lortu du. Esain eta Lukin bikote nafarrari 22-15 irabazi zieten finala, astelehenean. Oso partidu borrokatua izan zen, lau pelotariek maila haundia eman zuten. Atzelarien artean ez zen bietako inor na­gusitu eta aurreko jokoan erabaki zen partidua. Ojuel, Esain profesional ohia baino gehiago izan zen. Hernania­rrak denboraldiko 5garren txapela lortu du azken honekin eta oso momentu onean da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!