Peru Alfaro bigarren, aurrenekotik lau segundora

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 17a, 02:00

Urtero egin bezala, Do­nos­tiako Aste Nagusiaren ba­rruan, Paseo Berriko Tra­besia antolatu zuen Fortuna kirol taldeak astelehenean. Eta bertan, Peru Alfaro hernaniarra bigarren geratu zen irabazletik lau segundora. Adnan Mustafic txapeldunak, 40 minutu eta 4 segundo behar izan zituen 2.959 me­troko trabesia egiteko. Hiru­garrena, Jaime Caballero izan zen Alfaro baino segundo bat beranduago iritsita helmugara. Emakumez­koe­tan, Ainhoa Oñatibiak irabazi zuen 44 minutu eta 28 segundoko denbora eginda.

Luis Goñi laugarren,
bere mailan

Alfaroz gain, hernaniar gehiagok ere hartu zuten parte. Guztira, hernaniar gisa izena emanda parte hartu zutenak 10 izan ziren, eta horien artean izan zen Luis Goñi. Goñik 9garren egin zuen orokorrean, eta 4garren, masterrean. Denbora: 00:41:51. Goñi, Gi­puz­koako Ligan, 39garren pos­tuan dago sailkapen orokorrean eta 16garren bere mailan. Ligako sei trabesiatatik hi­ru jokatu dira eta bitan hartu du parte iazko txapeldunak. Hu­­rrengo proba, Irlako trabesia, abuztuaren 28an izango da.

HERNANIARREN SAILKAPENA:

2. Peru Alfaro 00:40:08
9. Luis Goñi 00:41:51
65. Txomin Mugica 00:51:44
69. Aitor Huici 00:51:50
108. Mikel Aramendi 00:54:53
109. Janire Ezeiza 00:54:54
146. Oscar Gonzalez 00:58:26
261. Alberto Arenales 01:07:28
296. Joxeba Iurramendi 01:11:51
340. Jose Mari Alvarez 01:25:38
*Antolatzaileek emandako datuen arabera, horiek izan dira hernaniar gisa izena emanda parte hartu dutenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!