Zeberio IIak ez du jokatuko finalerdirik aurten. Bere ordezko lekua Urrizak hartuko du, atzo Urrutia Ia estu-estu hartu zuen pelotari gazteak. Urrutia Iak irabazi zuen, bai, eta behar zuen saldiastarrak, ligillan asko sufritu baitu, finalerdietara pasatzeko. 30-24 irabazi zuen Urrutia Iak. Sakez 10 tanto egin zituen, eta peloteoan 16. Distira haundiko partidua jokatu zuten Urrizak eta biak, eta Iruñeako gazteak maila haundia erakutsi zuen: peloteoan kasik gehiago izan zen saldiastarra baino: 19 tanto egin zituen peloteoan; sakeak huts egin zion, ordea. Biak pasako dira beraz, finalerdietara. Han, San Miguel eta Ezkurra dituzte zain. Bihar jokatuko dute lehenengo finalerdia, San Miguelek eta Urrutia Iak. Abuztuaren 27an, Ezkurrak eta Urrizak. Finala, irailaren 3an. Onena ikusteko dago, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!