Xabat Aizpioleak iaz baino ordubete lehenago bukatu du Kopenageko Ironmana

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 16a, 02:00

Zumitza triatloi taldeko Xabat Aizpioleak, Kopenageko Ironmana egin zuen igandean. 10 ordu eta 40 minututan bukatu zuen proba. Igeriketako 3,8 km-ak ordubete eta 5 minututan egin ostean, bizikleta hartu eta 180 km egin zituen 5 ordu eta 32 minututan. Bukatzeko, marathoia egin zuen korrika, 42 km. Marathoia nekeak jota, luze egin zitzaion eta 4 ordu eta 3 minututan buka­tzea lortu zuen. Aizpioleak iazko denbora hobetu nahi zuen eta lortu du. Iaz, 11 ordu eta 49 minutu behar izan zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!