Bi tiraldi Zerainen, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 15a, 02:00

Zeraingo Sariketa famatua jokatuko da gaur eta bihar, Goierriko herri dotore horretan. Urteroko zita izaten dute hori Gipuzkoako bolariek, eta hernaniarrak ere bertan izango dira sari preziatuaren bila. Irabazleak 100 euroko saria izango du, eta trofeoa, eta ohorea. Gazteentzako ere izango da sari berezi bat. Goizeko 10:00etatik 11:00etara izango da izenematea, eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!