Prozesioak jende asko bilduko du aurten ere, Goizuetan, Amabirjin egunean. Goizeko 10:30etan egingo dute prozesioa, baina aurretik, entzierroa eta meza ere izango dituzte. Eguerdian pilota partiduak eta txaranga eta arratsaldean, zezenak, eta bertso saio punta-puntakoa dituzte. Euskal presoen aldeko afaria eta kalejirak arrakasta izango du gaur ere, eta dantzaldi eta txarangarekin bukatuko dute festa.
Atzo bota zuten txupinazoa udaletxeko balkoitik, eta Udaletxeko kideek Agurra dantzatu zieten, herritarrei.
EGITARAUA
07:00 Tolosako dultzaineroekin diana.
08:00 entzierroa.
10:30 Meza Nagusia eta ohiko prozesioa Amabirjinarekin.
12:00 Trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin.
12:30 Pelota: Lehenengo mailako afizionatuak: Bendoiro-Zubiri
Urbieta-Galarraga
13:30 Igandea txarangaren irteera ikastolako tabernatik.
18:00 Lasturgo zezenak.
19:30 Bertso saioa: M. Lujanbio, X. Silveira, S. Lizaso eta A. Arzallus. Gai jartzailea: X. Legarreta.
22:00 Euskal presoen aldeko afaria Umore-Ona elkarten.
01:00 Euskal presoen aldeko kalejira plazatik.
00:00 Dantzaldia Laiotzekin.
Ondoren, Igandea txaranga.
AUTOBUSAK:
Gaur, Goizuetatik: 09:00
Gaur Hernanitik ez da zerbitzurik.