Miguel Mari Urrutiak Buruz Buruko finalari begira, prestaketa lanetan jarraitzen du eta gaur, Urtasunekin batera, Juaristi eta San Miguelen aurka jokatuko du. Saldiasko atzelariak, hain zuzen, San Miguel kanporatu zuen larunbatean jokatutako finalerdian, eta aurrez aurre izango dira berriz, bost egun beranduago. Galarretan 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da. Jokatuko diren lau partiduak, honakoak: Urrutia II-Olazar/Oñatz-Urko (35 tantotara); Urtasun-Urrutia I/Juaristi-San Miguel (40 tantotara); Matxin III-Lizaso/Endika-Etxeberria III (40 tantotara); eta Agirresarobe-Zubizarreta/Matxin IV-Aizpurua (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!