Festetan da Santiomendi!

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 15a, 02:00

Abuztua festa giroan pa­sa­tzen dute Astigarragako San­tio­mendi auzoan. Gaur, au­zunean bertan, Amabir­jin egu­na ospatuko dute, egun guz­tian zehar. Bihar, berriz, San Roke eguna dute, ermitan.

Bereizgarria, oilasko-biltzea
Santiomendik mantendu duen ohitura da oilasko-biltzearena. Goizeko 09:00etan abiatuko dira baserriz baserri, eta kalejira egingo dute, oilasko-biltzaileek. Toka saioa ere badute, 10:30ak aldera, eta horren ostean hasiko da jende gehiena biltzen auzoan. Base­rri eta sagardotegi dezente ditu Astigarragako auzo ho­nek, eta bertan egindako sa­gardoak aterako dituzte plazara, jendeak probatu ditzan. Sagardoari laguntzeko, tortila; eta tortilak ere, bertako auzotarrek eginak; lehiaketa egingo dute, ea zeinek hobea egin.
Zaldi-demak ikusiz emango diote bukaera goizari, eta goserik sosegatu ez bada ere, badaezpada herri bazkaria daukate prest, 14:00ak aldera.

Arratsaldean, herri kirolak
Kabilako trontzalariek piztuko dute auzotarren arreta, arra­tsaldeko 18:00ak aldera, be­raiek izango baitira herri kiroletako protagonista nagusi. Ho­rrez gain, umeentzako jolasak, eta afaria ere aukeran izango da. Egun guztian, Xapre eta Furrielaren trikiti-hotsa izango dute lagun.

EGITARAUA:
09:00etan, diana
09:00etan, baserriz-baserri
oilasko biltzaileen kalejira.
10:30etan, toka.
12:00etan, Santiomendiko
baserrien arteko sagardo dastaketa txorixo pintxoez lagunduta eta patata tortila lehiaketa.
12:00etan, zaldi dema.
14:00etan, auzo bazkaria.
18:00etan, herri kirolak eta Kabilako trontzalariak.
Ondoren, umeentzako jolas ezberdinak, toka barne, eta afaltzeko aukera.
Egun osoan zehar Xapre eta Furrielaren trikiti eta panderoa entzuteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!