Itsaso Tolosak, gero eta marka hobea

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 14a, 02:00

Itsaso Tolosak beste behin ere bere marka pertsonala hobetu zuen, kasu honetan, 200 metro bizkar estiloan. Abuz­tuaren hasieran jokatu zen infantilen arteko Espai­niako Txapelketa, Valla­do­li­den. Her­na­niarrak bi frogatan hartu zuen parte: 200 bizkar estiloan 2:34:49 denbora egin zuen, eta 27garren postua. 100 metro bizkar estiloan 43garren izan zen, eta ez zuen markarik hobetu. Hala ere, egindako denborak balioko dio, seguruenera, be­rriz ere Espai­niakoan izateko. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!