Gazteek gaur emango diote aurreneko bultzada, berrikuntzekin datozen festei

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 13a, 02:00

Goizuetan guztia prest dute eta guztiak prest daude 6 eguneko festari ekiteko. Gazte Egunarekin, gaur hasiko dituzte Amabirjin jaiak eta goizean goizetik izango dira: aurorak, mahaingurua, trikitilariak, gazte bazkaria, gazte bingoa, gazte txupinazoa, batukada eta dantzaldia.
Gazteek txupinazoa gaur bo­tako dute, baina txupinazo ofiziala bihar izango da eguer­diko 12:00etan, udale­txean. Pa­blo Mi­randa Goi­zue­tako alkate berriak botako du itxaferoa. Bihar eta etzi, hau da, Amabirjin egunean, entzierroak izango dira. Ber­tso saio ederra ere izango da.

Emakumeen Egunean, Umore-Ona dantza
taldearen emanaldia

Aurten lehenengo aldiz, Ema­kumeen Eguna antolatu dute goizuetarrek. Hori asteartean izango da eta egitarau zabala prestatu dute: puzgarriak, pelota partidu xelebreak, herri bazkaria, dantzaldia... Horrez gain, azken urteetan jende mordoa bildu duen dantza emanaldia izango da Umore-Ona dantza taldearen eskutik.

Pelotari profesionalen
partiduak

Asteazkenean, Sagardo Egu­na izango da eta sagardoa pro­batzeko aukera izateaz gain, Aspe enpresako pelotari profesionalen arteko partiduak izango dira.
Ostegune­an, Ezkondu eta Umore-Ona peñen egunarekin bukatuko dira festak. Ohi bezala, bazkaldu ondoren, kalejiran aterako dira peñak.

Jaietako egitaraua egunez egun

Autobusak Hernani-Goizueta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!