Abuztua aurrera dijoa eta ehiza garaia iritsi da. Hain zuzen, asteazkenean irekiko da debekualdi edo beda erdiko ehiza denboraldia, eta ehizerako postuen zozketak asteartean hasiko dira Txantxangorri elkartean. Postuen zozketak egunero izango dira arratsaldeko 19:30etatik 20:00etara. Zozketatutako postuek hurrengo egunean ehiza egiteko bakarrik balioko dute.
Beda erdian, federazioak baimendutako postuetatik bakarrik ehizatu ahal izaten da eta postu horiek, aurten, Oriamendi-Arizmendi eta Altzeagain ingurukoak dira.
Ehizatu daitekeena ere arautua egoten da beda erdian, eta hegazti txikiak ehizatzeko aukera izaten da bakarrik: tortola, usoa eta galeperra.
Beda erdia zabalik egongo da irailaren erdira arte. Beda osoa, berriz, urrian irekiko da. Beda osoa izaten da ehizatari gehien mugitzen duena, eta hortaz, postu gehiago ere orduan zozketatuko dira.