Elias Querejetari saria, Donostiako Zinemaldian

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 28a, 02:00

Zinemira Saria emango diote Elias Querejeta hernaniarrari datorren irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldian. Zinearen historian egindako lanarengatik emango diote saria, Victoria Eugenia antzokian, euskal zinemari eskain­tzen zaion sailaren aurkezpeneko galan. Elias Querejeta zine zuzendariak 59 pelikula egin ditu, 21 sari jaso ditu, eta 19 aldiz omendu dute, lan zinematografikoagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!