TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A Saria lortu du

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2025eko abenduaren 16a

TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A Saria lortu du 1

TOKIKOM taldeak Brontzezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aitortza honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aitortza abenduaren 17an banatuko da, Donostiako Kursaal Elkargunean 18:30etan. TOKIKOM 2012an sortu zen euskarazko toki komunikabideen sektorea dinamizatzeko, solaskidetza bateratua, lan esparru komunak eta gogoeta eta prestakuntza komuna bideratuz. Une honetan Euskal Herri osoko 30 erakunde ditu bazkide, eta 78 toki komunikabidek osatzen dute. Azken urteetan urrats nabarmenak eman ditu hedabideen jarduna eta kudeaketa profesionalizatzen. Bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko, TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: TOKIKOMek Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A Saria lortu du

Osorik irakurri

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!