Artedrama Plataformaren eskutik, gaur arratsaldeko 19:00etan, 'Miñan' antzezlana ikusteko aukera izango dute astigartarrek Erriberan. Sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro 18 urtetik beherako gaztetxoentzat.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronikan oinarritutako lana da gaur Erriberan oholtzaratuko duten emanaldia: «berak ahoz kontatuta, Amets Arzallusek idatziz jasota eta Artedramak antzerkira egokituta».
Protagonista Ibrahima da. Ginean jaio zen, baina egun batean, amaren deiak etxea utzi eta anaia txikiaren bila Europarantz joatera behartu zuen. Horretarako, protagonistak sekulakoak ikusi beharko ditu: «basamortua zeharkatzen du, pasatzaile, polizia eta bahitzaileekin topo eginez. Bitarte horretan, egarria, gosea eta mina ezagutu zituen».
MIÑAN
|