'Susto' kale antzerkia eskainiko dute gaur, Kontxa Etxeberria plazan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Hernani 2025ko aza. 1a, 00:00

Beldurretik eta umoretik dauka 'Susto' ikuskizunak.

Iluntzeko 19:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da. Tartekatuko dira barre algarak eta beldurra.

 

Atzo Gau Beltzeko kalejiran beldurtu ez zenak, edota beldurra izatearen sentsazioaz gozatu zuenak, beste aukera bat izango du gaurkoan. Beldurrezko kale antzerkia izango da Kontxa Etxeberria plazan, iluntzeko 19:00etan hasita: 'Susto' ikuskizuna eskainiko du Maite Guevara konpainiak, euskeraz, eta doakoa izango da.

Lau komediante izango dira antzezlaneko protagonistak. Beldurrezko ikuskizun bat prestatu nahian ari dira, eta ondo atera dadin nahi dute, ikusleak beldurtuz. Dena prest daukate, baina ez da erraza beldurra eragitea. «Beldurrezko barrea eta barrezko dardara sentitzeko» ikuskizun gisa deskribatu dute 'Susto' antzezlana.

Hortaz, beldurra eta barre algarak tartekatuko dira ikusleen artean. Txefo Rodríguez, Joseba Uribarri, Haizea Águila eta Maite Guevara dira antzezlaneko aktoreak, Pablo Ibarluzearen eta Borja Ruizen zuzendaritzapean. Ordubeteko saioa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!