Mari Carmen Abascalen heriotza errentismoaren logika gupidagabearen ondorio izan dela esan dezakegu. Mari Carmen Abascalek bizi izan zuen egoera dela eta, Euskal Herriko milaka herritar kalera atera dira eta greba orokorra egin dute eredu liberal honen aurka agertuz.
Jokoan dagoena adierazpen politiko antagonikoak dituzten bi eredu ekonomiko dira. Batek pertsonen eskubide sozialak jartzen ditu erdigunean, justizia sozialean oinarrituta; eta besteak botere ekonomiko errealen onurak lehenesten ditu. Hori argi eta garbi ikusten da putre- funts batek edo eskrupulurik gabeko jabeek pertsonen oinarrizko premiekin negozioa egiten dutenean.
Egin dezagun memoria pixka bat. EAJk 2015eko Etxebizitzaren Euskal Legearen aurka bozkatu zuen, Auzitegi Konstituzionalera jo zuen 2023ko Espainiako Etxebizitzaren Legea, errentarien alde bozkatzen du Kongresuan...
PSOE adabakiak jartzera eta PPk errentariei jarritako alfonbra gorria uztera mugatzen da: onartzen du SOCIMI-ak ia zergarik ez ordaintzea, 8 urte hauetan ez du ezer proposatu alokairu- kontratuak egonkorragoak izan daitezen, eta ministroak eta etxebizitza idazkariak jarri ditu, errentarien patronaleko buruak izatera pasa direnak, hala nola: Joan Clos eta Helena Beúnza... PSOEk zerbait egin badu, beti izan da behartu egin dutelako eta arazoaren erroan sartu gabe.
Ezin da gauza bera egiten jarraitu. Euskal Herrira iristen bagara, arazoaren errora doan proposamen egingarri bat egiten duenik badela ikusiko dugu. Proposamen horrek pertsonak jartzen ditu erdigunean, proposatzen duenak ez duelako ulertzen etxebizitza negozio gisa. Euskal Herria Bilduk etxebizitza -parkea esponentzialki handitzeko borondate politikoa du. Bere proposamena 'Posible 30 K' planean zentratzen da. Plan horren helburua 10 urtean 60.000 etxebizitza prezio eskuragarrian eskaintzea eta merkatuan esku hartzea da. Zeuk erabaki.