Posible egin

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arrieta Iraola

Mikel Arrieta Iraola

 

Hego Euskal Herria, 2026, 1976, 50 urte. Gasteiz, memoria, odola, gorria, langileria, sindikatua. Bi greba orokorrak. Hemen bizi eta lan, hemen erabaki! Kaleak bete, lehertu! Hator gorrira! Soldata duinak, hemen erabaki! Pentsioak, pentsionistak, astelehenero kalean, duintasuna, eredua, borrokan, lehen, orain eta gero. Geroa, etorkizuna, gazteria martxan, Ernai, Ikama, borrokan. Topagunea, Abadiño, irabaztera doan belaunaldia! Aberri Eguna Iruñean, Hatortxu, Aske, Donostia antifaxista, estropaden ondorengo manifestaldia. Kaleak bete, lehertu… ortzi-muga. Beste mun­du bat posible da, feminista! Morea, Martxoak 8, Azaroak 25, ez ginen atzera egiteko jaio. Etorkizuna, gazte eta feministak, Hernanin topagunea. Kaleak bete, martxan, korrika. Korrika, herria, Euskal Herria gorputza, hizkuntza bihotza, egunero, Euskal Herria euskalduna posible da! Posible egin! Oldarraldi judiziala, unibertsitatea, zero patatero, urteten jake urteten jakena. Euskal Herria gure etxea, etxebizitza eskubidea! Gure Etxea defendatu, gure amaren etxea defendatuko dugu, azaroak 11, greba, Euskal Herrian posible da! Azaroak 14, Bilbo, kaleak bete, lehertu, posible da. Bildu Euskal Herrian, posible da! Azaroak 29 posible da, hautesontziak bete, lehertu! Posible egin, Euskal Herrian bildu, Euskal Herria Bildu!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!