Amona kanposantu ondoan bizi nuen, Tellerigainian, Pipiritan jaioa bera. Haren aita, Joxe, enterradoria zan. Biak daude etxe onduan lur emanak, beste hernaniar asko bezela.
Amona bizi zala kanposanturako bixitak desberdinak izate ziran gurian nolanahire. Azaruan batian herritar ubari alkartze zan Tellerigainian lore sorta haundixio edo txikixiaguakin. Gu, neska-mutil koskorrak giñala, azaruan bai, baño uztaila izanda re, maiz jute giñan hilobi artian paxiatzera amonak eskutik helduta. Urte asko kosta zitzaiten ulertzia han atzeko zuluan zergatik sartze giñan, etxian bagiña bezela, etxekuan hilobiya nun zan jakin ere egin gabe. Kanposantu horrek hildako asko jaso du, batzuk zahartuta edo eriyuan, balaz josiyak beste batzuk.
Amona Joxebe hil zan, baita haren anai-arrebak ere, eta aurki gera haren seme-alaba ta ilobak zulo hortan sartuak.
Kanposantuko paretan kontra tiroz jo zituzten haiek baino normaltxio denak ere.
Pena emate diana ez da hori. Zera da: amonak erakutsi zigun gogorapena ta errespetua ze merke saldua dan ikustiak. Jewolini 'gau beltza' deitzen diote orain errespetua eta ohitura zer den ez dakiten hoiek, eta kanposantura eramaten dituzte umeak antzerki ta txontxongilo. Ez da nonbait beste tokirik eta egunik herri hontan amerikano tankeran iji ta uju egiteko.
Pestazaliagoik ni baino... zer ari zerate erakusten zuen seme-alabei? Eramaitzazue kanposantura bai, baino eskutik helduta ta negar egitera, algara ta mozorroak utzita. Han ez da pestarako motiborik. Gutxiyo Hernanikuan.
Edukaziyua nahi badezue, hara aurreneko leziyua: errespetua da maitasunaren zaina. Asko deu, mesedez.