Aski da!

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Zurutuza Huizi - Hernaniko Itaiaren izenean

Nahia Zurutuza Huizi
Hernaniko Itaiaren izenean

Irailean, 19 urteko neska gazte batek bere buruaz beste egin zuen gizon batek bortxatu ostean. Euskal Herrian eraila izan den bosgarren emakumea da hau; matxismoak erail duen bosgarrena.

Emakumeon aurkako indarkeria larriagotu egin da. Baina badago oraindik hau gezurra dela pentsatzen duenik, eta ezin dugu onartu. Erailketa honek agerian utzi du indarkeria matxistak emakumeon bizitzetan dituen ondorio lazgarriak zeintzuk diren: gure hitza zalantzan jartzen da oraindik edota babesa ukatzen digute polizia etxeetan, eta isolamendura kondenatzen gaituzte. Aski da.

Urgentziazkoa da indarkeria matxistaren aurkako borroka indartzea. Momentua da matxismoa asmakizun ideologikoa dela dioenari erantzuteko eta gure inguruan gertatzen diren erasoei zein erasotzaileei aurre egiteko.

Matxismoaren aurkako kontzientziazio lana eta borroka indartu behar ditugu. Batu indarkeria matxistaren aurkako borrokara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!