Bi hankako axeria Atzietako oilategian

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Eizagirre Portillo

Jexux Eizagirre Portillo

Berriro egin duzu zure akziotxoa, Atzietako eskaileretan, oilategiko atean: pintxoetan erabiltzen den paliloa sartu sarrailan, eta oiloak gobernurik gabe egunetan, sarraila konpondu arte. Urteak eman dituzu akzio hori egiten, aldiero. Orain arte pilatu dituzun delituak, erderaz esanda: 'reincidencia', 'daños a la propiedad privada', 'alevosia', 'nocturnidad', 'maltrato animal', besteak beste.

Eta idatzi hau argitaratu eta gero, egiten baduzu berriro, handiagotu egingo duzu zure delitua: zer ondorio izango duzun abisatuta zaudelako. Beraz, segi zeure lanean axeri (axerien senak horixe eskatzen dizue eta), eta axeri guztiak bezala, gaur edo bihar eroriko zara: zuk uste baino gehiago gara oiloen aldekoak, eta zu bezalako axerien kontrakoak.

Eta egun horretan ordainduko dituzu direnak eta ez direnak. Baina, batez ere, orduan izango duzu zigorrik haundiena: herri guztiak jakingo du zein zaren.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!