Oporretan familian

Erabiltzailearen aurpegia Altxa burua Hernani 2026ko abuztuaren 12a

Altxa burua Hernani

Opor garaian ikasturteko zurruntasun eta errutinak hausten ditugu, eta erlaxatu egiten gara zentzu ezberdinetan. Baina, pantailen erabilerari dagokionez, gehiegi erlaxatzen ote garen kezka dakarkigu gaurkoan. Hau da, denbora libre gehiago dugunez, aisialdiaren zati handi bat pantailei begira pasatzea ontzat ematen dela deritzogu. Horrela, ez dugu eztabaidarik, ezta gure haurren edo gaztetxoen gainean egon beharrik ere aisialdia antolatzeko.

Oporretan familian gaudenean, bakoitzak nahi duenetik edan behar da pixka bat eta kide guztien nahiren bat betetzea izaten da denok pozik egoteko bidea, ez da hala? Horretarako, zer hobeto aurrez pixka bat egin nahi dena antolatzea baino! Batu bisitatu nahi den ingurunearen informazioa: egin nahi diren txangoen ibilbideak, ikusi nahi diren txokoen kokalekuak, jan edo lo egin daitekeen ostatu edo kanpinak, eta familian adostu.

Horrez gain, eraman etxekoen artean eta oporretan egin daitezkeen lagunekin jolasean

aritzeko jokoak: mahai-jokoak, karta-jokoak, asmakizunak, uretako jolasak, eskulanak egiteko materiala… eta eskaini denbora bat egunean familian barre batzuk bota bitartean momentua gozatzeari.

Oporretan gehien maite ditugunon artean pantaila gutxiago erabiltzea eta aurrez aurreko

harreman gehiago sustatzea izan behar luke helburu nagusia: ikasturteko erritmo azkarrak lapurtzen dizkigun momentuak berreskuratzeko, alegia. Beraz, deskonexio digital familiarra egitera animatzen zaituztegu, pantailen erabilera arautzera (egunean ordu bat; eta ordutegi konkretu batean –bazkalondoren, adibidez–) eta zuen arteko elkarrizketak eta harremanak sendotzera.

Zaindu osasuna, zaindu burua eta zaindu harremanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!