Bizi naizen etxea, hutsik?

Erabiltzailearen aurpegia Belen Rodriguez Atin 2026ko uztailaren 10a

Belen Rodriguez Atin

 

Otsailean Udalaren jakinarazpen bat jaso nuen, esanez ni bizi naizen etxebizitza hutsik zegoela eta urte horretako OHZn %150eko errekargua aplikatuko zidatela.

Udalera joan, nire informa­zioa eman eta jaso nuen erantzuna izan zen urtarrilaren 1ean ez zegoela inor etxebizitza horretan erroldatuta. Egia da ez zela inor erroldatuta egon 2025/11/14tik 2026/02/09ra (hiru hilabetez); hala ere ez zen inoiz hutsik egon, eta hori erraz egiazta daiteke kontsumoak ikusiz.

Udaletxean, gutxienez, bost aldiz izan naiz, bertara idazki bat erregistratu egin dut eta mezu elektroniko bat bidali dut, nire desadostasuna adierazteko hartutako neurriarekin. Izan ere, hori da nire ohiko etxebizitza, eta ez da inoiz hutsik egon. Beti jaso dudan erantzuna, «ordenantzaren aplikazioa» izan da, mantra moduan.

Pasa den astean OHZren ordainagiria gehi 448,07 euroko erre­kargua bidali berri didate, ez ohiko etxe bizitzagatik (ez da egia).

Ez dut ulertzen zertan oinarritzen diren hori argudiatzeko, ni bizi naizen etxean bizi bainaiz, nire ohiko etxea dela eta. Ez daukat besterik.

Etxebizitza hutsak mobilizatzea oso garrantsitsua da, baina ziurtatuz hutsik daudela.

Udala herritarrengandik hur­­bilen dagoen erakundea dela maiz entzun dut. Esperientzia honen ondoren... Nola sinetsi horretan?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!